XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jose Inazio Montes Txistulari Lehiaketa aurki.

DONOSTIA (EGIN).- Martxoaren 22an eta 23an ospatuko da Donostian bakarko txistularientzat Jose Inazio Montes Txistulari Lehiaketa.

Diputazioko Kultur alorreko txistulari sailekoek eratu dute lehiaketa Euskal Herriko Txistulari Elkartekoen laguntzarekin.

Nahi duten txistulari guztiek har dezakete parte lehiaketan eta bi fase izango ditu.

Lehena, eliminatoriakoa hilaren 22an ospatuko da Aurrezki Kutxa Probintzialaren aretoan.

Ordu erdi bat lehenago emango zaien pieza obligatu eta ezezagun bat jo beharko dute hasteko eta Oroitzapen Leuna segidan, Inazio Ansorenarena alegia.

Hilaren 23 Antzoki Zaharrean jokatuko da finala aurrekoan aukeratzen diren lau onenek parte hartzen dutelarik.

Bi pieza jo beharko ditu txistulari bakoitzak, norberak aukeraturik.

Irabazleari 25.000 pezeta emango zaizkio eta beste hirurei hogei, hamabost eta hamarna mila pezeta.